Sarean Zehar

Sarean Zehar

Igandeetan 22:00etatik 23:00etara – Borja Arbosa eta Iñigo Sendinorekin.

2010ean sortu zen EuskaDigitaleko euskarazko magazin teknologikoa, euskal entzuleei teknologia gerturatzeko asmoz. Sarean Zehar orduak irauten duen bitartean, gaurkotasun teknologikoa komentatu eta azalduko dugu, entzule guztien eskura jartzeko. Ekitaldi teknologikoentzako lekua ere badago, gure inguruko azken joerak ezagutzeko. Horrez gain, beste gai batzuk sakonki jorratzen ditugu, hala nola bideojokoak edo segurtasun informatikoa, gure kolaboratzaileei eta Sarean Zeharreko atalei esker.

Apple PodcastsiVooxRSSHarremanetarako

Sarean Zehar 312 – Mobile World Congress 2021a atzeratzen da, ospakizun fisikoa egiteko intentzioarekin

Programa honetan Europar Batasuna gure albisteen protagonista nagusia izango da, MWCren hurrengo edizioa zein egunetan egingo den eta Iberia eta RENFEren aurpegi-azterketa sistemak ezagutuko ditugu. Bukatzeko, sententzia pare bat, WhatsApp-en baldintza berrien egunerapena, Berri azkarrak eta TituLOL.


Leer más

Sarean Zehar 311 – TikTok-en erabilera baldintzak salatzen dituzte Europan.

Edizio honetan, berri gabezia aprobetxatuko dugu frogatu ditugun azken produktuak komentatzeko; Borjak Xiaomiren eskumuturreko berria erosi du eta Iñigok Wattiori publizitatea egiten jarraitzen du. Gero, Europar Batasuneko TikTok-en erabilera baldintzen salaketa, Twitter-en gobernuetako akontuen etiketa berriak eta Orange-en Amena, Simyo eta Republica Movil markei buruzko estrategia ezagutuko ditugu.


Leer más