406

Gaurko saioan, gure inguruan gertatu diren ekitaldi ezberdinak aprobetxatu ditugu gaurkotasun teknologikoa alde batera utzi eta azken asteetan sortu diren beste gai batzuei buruz hitz egiteko. Gaming Roomeko Gaizka Carmonarekin hitz egiten hasi gara, Valvek aurkeztu dituen kontsola berriei buruz. Tracking Bilbaorekin jarraituko dugu, Bilboko zabalguneko merkatuan egin zen ekitaldi batean, Tracking Bilbao Podcasting sariak banatu baitzituzten. Unai Unda euskarazko sariaren irabazlea ezagutuko dugu, Nekane Salcinesek elkarrizketatua. Azkenik, Durangora joango gara Izarkomek eta Altxa Buruak Durangoko Azokaren 60. edizioan aurkeztu duten «Doitu» gida ezagutzera, Garikoitz Garaialderen eskutik.