Sarean Zehar saioaren edizio honetan, hasteko, PuntuEus fundazioaren eta Izarkom kooperatibaren arteko akordioa aipatuko dugu, euskarazko digitalizazio proiektuak abian jartzeko. Berrien atalean, aurten Black Fridayk sortu digun interes falta aipatu dugu. Era berean, gaurkotasun orokorreko gai gisa, V16 balizak derrigorrezkoak izango direla errepidean gelditutako ibilgailuak seinaleztatzeko. Bere eraginkortasuna komentatzen dugu, baita transmititzen dituzten datuei lotutako mitoak ere, AEPDk gezurtatu dituenak. Europako albisteetan, alde batetik, Europako Batzordea DBEOren datuak babesteko neurriak murriztea eztabaidatzen ari da, IAren eta lehiakortasunaren alde; eta, bestetik, Brusela Google ikertzen ari da komunikabideen bilaketaren emaitzak manipulatzeagatik. Amaitzeko, Whatsappen oinarritutako Berri azkar batzuk eta TituLOL bat ditugu.
Podcast: Reproducir en una nueva ventana | Descargar

