Sarean Zehar 76
Denboraldia hasten dugu UIMPen ospatutako 26. Telekomunikazioen topaketan aurkeztuta komentatuz.

Igandeetan 22:00etatik 23:00etara – Borja Arbosa eta Iñigo Sendinorekin.
2010ean sortu zen EuskaDigitaleko euskarazko magazin teknologikoa, euskal entzuleei teknologia gerturatzeko asmoz. Sarean Zehar orduak irauten duen bitartean, gaurkotasun teknologikoa komentatu eta azalduko dugu, entzule guztien eskura jartzeko. Ekitaldi teknologikoentzako lekua ere badago, gure inguruko azken joerak ezagutzeko. Horrez gain, beste gai batzuk sakonki jorratzen ditugu, hala nola bideojokoak edo segurtasun informatikoa, gure kolaboratzaileei eta Sarean Zeharreko atalei esker.
Denboraldia hasten dugu UIMPen ospatutako 26. Telekomunikazioen topaketan aurkeztuta komentatuz.

Azken egunetan Facebook eta twitteren argitaratzeko sistema aldatu dugu, eta baita lehenengo programaren data ere.
Erabiltzen dugun sistema IFTTT deitzen da eta Sarean Zehar bueltan egongo da irailaren 9an.
Zenbaki honetan Irekiaren community manager-arekin hitz egiten dugu, Mikel Otaegi.
Eusko Jaurlaritzaren gobernu irekiko proiektua: irekia.euskadi.net
Apple produktu berriak aurkeztu ditu, baina zoritxarrez Sersa ez da gurekin egon. Dena den, berri horiek eta batzuk gehiago komentatu ditugu aste honetan.
Hurrengo asteko programan RiojaParty 2012-a bisitatuko dugu.
Azken asteetako berriak komentatzen ditugu, eta E3-a aztertzen dugu Cristian Rodriguez-ekin ordu osoko programa honetan.
Bideojokoei buruz hitz egiteko Cristian Rodriguez izan dugu gurekin, Vadejuegos.com hedabide digitalean parte hartzen duena.