Sarean Zehar 98
Programa honetan EuskaDigitaleko egoitzara bueltatzen gara, eta berriak komentatzeaz aparte, baita Glubaren bilerari buruz.
Igandeetan 22:00etatik 23:00etara – Borja Arbosa eta Iñigo Sendinorekin.
2010ean sortu zen EuskaDigitaleko euskarazko magazin teknologikoa, euskal entzuleei teknologia gerturatzeko asmoz. Sarean Zehar orduak irauten duen bitartean, gaurkotasun teknologikoa komentatu eta azalduko dugu, entzule guztien eskura jartzeko. Ekitaldi teknologikoentzako lekua ere badago, gure inguruko azken joerak ezagutzeko. Horrez gain, beste gai batzuk sakonki jorratzen ditugu, hala nola bideojokoak edo segurtasun informatikoa, gure kolaboratzaileei eta Sarean Zeharreko atalei esker.
Programa honetan EuskaDigitaleko egoitzara bueltatzen gara, eta berriak komentatzeaz aparte, baita Glubaren bilerari buruz.
Programa honetan berrien atalan Mobile World Congressen aurkeztu den guztia kontatzen dizuegu, Eandroiden eskutik, baina baita asteko berriak ere. Agendaren atalan ere Gipuzkoa Encounter 7ari buruz hitz egiten dugu, eta Inarekin hitz egiten dugu, honen antolatzailea.
Programa hau eduki asko dituela argi geratu ez bazaizue, ezin dugu beste ezer egin.
Zeruertzean MWC eta Gipuzkoa Encounter izaten, berriak komentatzen ditugu eta PlayStation 4aren aurkezpenean agertu zena azaltzen dugu.
Programa honetan gure iruzkinak BilboStack ondoren kontatzen dizuegu eta berriak komentatzen ditugu.
Programa honetan, EuskaDigitaletik egina, gonbidatu batzuekin dator. Lehenengo zatian, berrien atalan, Erlantzekin kontatuko dugu, EAndroid webgunearen sortzailea. Agenda atalan, berriz, Fran Mosteirokin hitz egingo dugu, BilboStack ekitaldiaren antolatzailea.