Sarean Zehar 70
Apple produktu berriak aurkeztu ditu, baina zoritxarrez Sersa ez da gurekin egon. Dena den, berri horiek eta batzuk gehiago komentatu ditugu aste honetan.
Hurrengo asteko programan RiojaParty 2012-a bisitatuko dugu.
Igandeetan 22:00etatik 23:00etara – Borja Arbosa eta Iñigo Sendinorekin.
2010ean sortu zen EuskaDigitaleko euskarazko magazin teknologikoa, euskal entzuleei teknologia gerturatzeko asmoz. Sarean Zehar orduak irauten duen bitartean, gaurkotasun teknologikoa komentatu eta azalduko dugu, entzule guztien eskura jartzeko. Ekitaldi teknologikoentzako lekua ere badago, gure inguruko azken joerak ezagutzeko. Horrez gain, beste gai batzuk sakonki jorratzen ditugu, hala nola bideojokoak edo segurtasun informatikoa, gure kolaboratzaileei eta Sarean Zeharreko atalei esker.
Apple produktu berriak aurkeztu ditu, baina zoritxarrez Sersa ez da gurekin egon. Dena den, berri horiek eta batzuk gehiago komentatu ditugu aste honetan.
Hurrengo asteko programan RiojaParty 2012-a bisitatuko dugu.
Azken asteetako berriak komentatzen ditugu, eta E3-a aztertzen dugu Cristian Rodriguez-ekin ordu osoko programa honetan.
Bideojokoei buruz hitz egiteko Cristian Rodriguez izan dugu gurekin, Vadejuegos.com hedabide digitalean parte hartzen duena.
Programa honetan berriak komentatzen ditugu eta thesocialradio aplikazioa gomendatzen dizuegu Apple atal berreskuratuan.
Gipuzkoa Encounter bisitan egon gara, eta bueltatu bezain laster, programa hau egin dugu.
Gure egutegian ekitaldi berriak sartu ditugu. Sar zaitez eta ikusi!
Programa honetan EuskaDigital-era joan gara. Hor, berriak komentatu ditugu eta Google Authenticator eta bi pausuko berifikazioari buruz hitz egin dugu.
Programa honetako estekak:
– Nola jarri martxan bi pausuko berifikazioa. (ES)
– Etenaldi musikala Monsters izan da, Rush Smith-ena