Albisteen atalean, Twitterreko arazoez hitz egiten jarraituko dugu, sinesgarritasun-arrakala sortu baitu ordainketa-erabiltzaileen eta egiaztatutako kontuen egiaztapen-zigiluak berdintzean. Bitartean, Mastodonek gorantz jarraitzen du, erabiltzaile berri eta erabiltzaile aktibo askorekin azken aste hauetan. Metak, bere aldetik, Twitterren bidea jarraitzen du, eta 11000 kaleratze iragarri ditu, metaversoaren aldeko apustua ez dela ondo atera aitortuz. Saioa bukatu baino lehen, Libreconera joango gara. Han EJIEko Oscar Guadillarekin hitz egin dugu, eta erakunde horren lana administrazio publikoarekin batera zertan datzan kontatu digu. Berarekin hitz egin dugu Eusko Jaurlaritzaren eraldaketa digitalaz eta abian jarri diren berrikuntza-proiektuez. Azkena NIK Patrika Digitala da, oraingoz probetan dagoena eta orain arte plastikozko txartelean aurkezten diren egiaztagiriak telefono mugikorrean gordetzeko balioko duena.