Categoría: Sarean Zehar

Sarean Zehar

Igandeetan 22:00etatik 23:00etara – Borja Arbosa eta Iñigo Sendinorekin

2010ean sortu zen EuskaDigitaleko euskarazko magazin teknologikoa, euskal entzuleei teknologia gerturatzeko asmoz. Sarean Zehar orduak irauten duen bitartean, gaurkotasun teknologikoa komentatu eta azalduko dugu, entzule guztien eskura jartzeko. Ekitaldi teknologikoentzako lekua ere badago, gure inguruko azken joerak ezagutzeko. Horrez gain, beste gai batzuk sakonki jorratzen ditugu, hala nola bideojokoak edo segurtasun informatikoa, gure kolaboratzaileei eta Sarean Zeharreko atalei esker.

Apple PodcastsiVooxRSS

Sarean Zehar 336 – Elon Muskek atal finko bat irabazi du programan

Programa honetan Elon Muskek Twitterrekin egin dituen mugimendu guztiak errepasatuko ditugu, bere bizitzarekin zer egin erabakitzen duen bitartean. Baita ere izango dugu Google, Apple, kobrearen desagerpena eta zuntzaren zabalkuntza bestelako berrietan. Bukatzeko, Berri Azkarrak eta TituLOL.


Leer más

Sarean Zehar 335 – Hemen da. Elon Muskek azkenean Twitter erosi du eta erabiltzeko asmoa du

Programa honetan Twitter-en erosketaren xehetasun guztiak komentatuko ditugu, bere etorkizuna Elon Musk-en eskuetan eta bere alternatibak. Applerekin, Europar Batasunarekin eta Tuentirekin lotutako beste albiste batzuk ere ikusiko ditugu. Bukatzeko, berri azkarrak eta TituLOL.


Leer más