Sarean Zehar

Sarean Zehar

Igandeetan 22:00etatik 23:00etara – Borja Arbosa eta Iñigo Sendinorekin.

2010ean sortu zen EuskaDigitaleko euskarazko magazin teknologikoa, euskal entzuleei teknologia gerturatzeko asmoz. Sarean Zehar orduak irauten duen bitartean, gaurkotasun teknologikoa komentatu eta azalduko dugu, entzule guztien eskura jartzeko. Ekitaldi teknologikoentzako lekua ere badago, gure inguruko azken joerak ezagutzeko. Horrez gain, beste gai batzuk sakonki jorratzen ditugu, hala nola bideojokoak edo segurtasun informatikoa, gure kolaboratzaileei eta Sarean Zeharreko atalei esker.

Apple PodcastsiVooxRSSHarremanetarako

Sarean Zehar 329 – Ba al dago inor Facebook erabiltzen jarraitzen duenik?

Gure azken edizioan, Metak, lehenago Facebook bezala ezagutzen genuena, jasaten dituen arazoak aztertuko ditugu. MLBNk streamerrei buruz aurkeztu txostena aztertuko dugu, baita Twitch-ek jarri nahi dituen publizitate-baldintza berriak. Bukatzeko, Berri Azkarrak eta TituLOL.


Leer más

Sarean Zehar 325 – Zer egin telefono-kabinekin?

Aste honetako saioan komentatuko ditugu telekomunikazio lege proiektuaren edukia, azkenik parlamentuan aurkeztu dena. Zertarako erabili daitezke kabinen azpiegiturak? LDTari buruz jarraituko dugu hitz egiten, 4K kanal berrien maiztasunak zozkatzear daudelako. Europara ere gerturatuko gara, 13 operadore handi batu direlako Europari Netflix edo Youtube bezalako zerbitzuek sarearen kostuekin lagun dezaten eskatzeko; eta 30 enpresak Microsoft salatu dute Europar Batasunean, Teams eta OneDrive Windows 10 eta 11n integratzeagatik. Azkenik, Wikimedia Enterprisen prezioal ezagutuko ditugu.


Leer más

Sarean Zehar 321 – Teknologiaren trena martxan jartzen dugu berriro

Gure hamabigarren denboraldia heldu da, eta gure bueltan Euskaltelen telebista-zerbitzuen aldaketak, Apple eta Epic-en arteko gatazkaren lehenengo sententzia eta Facebook eta bere zerbitzuen arazoak komentatuko ditugu. Bukatzeko, TituLOL ere bueltatuko da, umore onarekin amaiera emateko.


Leer más