Sarean Zehar

Sarean Zehar

Igandeetan 22:00etatik 23:00etara – Borja Arbosa eta Iñigo Sendinorekin.

2010ean sortu zen EuskaDigitaleko euskarazko magazin teknologikoa, euskal entzuleei teknologia gerturatzeko asmoz. Sarean Zehar orduak irauten duen bitartean, gaurkotasun teknologikoa komentatu eta azalduko dugu, entzule guztien eskura jartzeko. Ekitaldi teknologikoentzako lekua ere badago, gure inguruko azken joerak ezagutzeko. Horrez gain, beste gai batzuk sakonki jorratzen ditugu, hala nola bideojokoak edo segurtasun informatikoa, gure kolaboratzaileei eta Sarean Zeharreko atalei esker.

Apple PodcastsiVooxRSSHarremanetarako
405

Sarean Zehar 405 – Benetan balio dute V16 balizek?

405

Sarean Zehar saioaren edizio honetan, hasteko, PuntuEus fundazioaren eta Izarkom kooperatibaren arteko akordioa aipatuko dugu, euskarazko digitalizazio proiektuak abian jartzeko. Berrien atalean, aurten Black Fridayk sortu digun interes falta aipatu dugu. Era berean, gaurkotasun orokorreko gai gisa, V16 balizak derrigorrezkoak izango direla errepidean gelditutako ibilgailuak seinaleztatzeko. Bere eraginkortasuna komentatzen dugu, baita transmititzen dituzten datuei lotutako mitoak ere, AEPDk gezurtatu dituenak. Europako albisteetan, alde batetik, Europako Batzordea DBEOren datuak babesteko neurriak murriztea eztabaidatzen ari da, IAren eta lehiakortasunaren alde; eta, bestetik, Brusela Google ikertzen ari da komunikabideen bilaketaren emaitzak manipulatzeagatik. Amaitzeko, Whatsappen oinarritutako Berri azkar batzuk eta TituLOL bat ditugu.

404

Sarean Zehar 404 – Interesen arteko soka ahulean

404

Aste honetan hiru gai nagusitan zentratuko dugu programa. Lehenengoa OpenAI da, azkenean irabazi asmorik gabeko erakundea izateari utzi eta enpresa pribatua izango dena. Bigarrenik, Chat Control 2.0-ri buruz hitz egiten jarraituko dugu, eta azpimarratuko dugu Danimarkak baztertu egin duela mezularitzako aplikazioen enkriptazioarekin amaitzeko proposamena. Halaber, Italiak adinari buruzko egiaztapena eskatuko du helduentzako orrietan, eIDAS jarraibideen arabera eta Cartera Digital Betaren estiloan. Berri azkarrekin amaituko dugu saioa.

403

Sarean Zehar 403 – Eta karga-puntua?

403

Sarean Zehar programaren atal berrian Internet Archive-aren mugarria ospatzen dugu, artxibatutako bilioi bat web orri lortu dituena. Ondoren, Iñigok Opel Corsa elektriko berriarekin izandako esperientzia kontatu digu, gidatzeko autonomia, karga eta erosotasuna aztertuz. Gaurkotasun teknologikoarekin jarraitzen dugu: Amazonen hodeiaren beherakada globala automatizazio-akats baten ondorioz, Danimarkaren planak sare sozialen erabileran 15 urteko gutxieneko adina finkatzeko, eta Europar Batasunean eztabaida eta ikerketak Snapchat, YouTube, Apple Store eta Google Play plataformetan adingabeak babesteari buruz. Programa Berri Azkarrak eta TituLOLekin amaituko dugu.

402

Sarean Zehar 402 – Leihoak, jokoak eta kontrola: segurtasun eta askatasun digitalaren arteko Europa

402

Sarean Zehar programaren atal honetan Europa aurrerapen teknologikoaren eta kontrol digitalaren artean nola mugitzen den aztertzen dugu. Microsoftek Windows 10en segurtasun-eguneraketak Europan doan zabaltzeko hartutako erabakiaz, Stop Killing Games mugimenduaren herritarren presioaz eta Chat Control 2.0ri buruzko eztabaida polemikoaren itzuleraz ari gara. Halaber, TikTok gaiari buruz Estatu Batuek eta Txinak egindako akordio historikoa errepasatuko dugu, eta LaLigak sarearekin duen azken gatazkari buruz hitz egingo dugu labur-labur.

Sarean Zehar 400 – Azken 15 urteetako argazkiak eta protagonistak

15. denboraldiaren azken saioa, 400. izan dena ere, saio berezia izan da. Alde batetik, zuzenean publikoarekin La Perreran egindako saioa izan delako, eta bestetik, azken 15 urteren argazkiak eta protagonistak birpasatu ditugulako. Gure saiorik azpimagarrienak, inoiz argitaratutako irudiak eta komentatu ditugun berririk interesagrrienak komentatuko ditugu gure publikoarekin bat.

Sarean Zehar 399 – Applek ez du oso ondo ulertu gardentasunarena

Azken bi aste hauetako berri nagusienak izango dira protagonista gure denboraldiaren azken ohiko saioan. Batetik, Applek sistema eragile berriak aurkeztu ditu WWDC ekitaldian, haien gailu eta plataformen artean dauden ezberdintasunak desagerrarazteko nahian. Horrekin batera, diseinu berria aurkezt dute, Liquid Glass izenekoa, sistemaren ikono eta elementu guztiak gardenak egiten dituena. Bestetik, bideojokoak protagonistak izan dira, Summer Game Fest ekitaldian hainbat aurkezpen azpimagarri egin direlako azken egunetan. Sonic Racing Crossworlds, LEGO Voyagers, Monument Valley 3 eta Gnaughty Gnomes izan dira joku aipagarrienak, baita ROG Ally Xbox ordenagailu eramangarria ere.

Sarean Zehar 398 – Diru-zorroa, zaborrera!

Sarean Zehar saioaren atal honetan, Barik Mobile eta NAN digitala erabiltzearen esperientzia ezagutuko dugu borjaren hitzetan. Berrien atalan, Googleren soinu eta errealismo aurreratuko bideo-sorgailu berriaz ari gara, Veo 3, eta Metak bere IA entrenatzeko datu publikoen bilketaren hasieraz, pribatutasunarekiko kezka sortu duena. Espainiako kobrezko zentralak behin betiko ixtea ere aipatu dugu, operadoreek azpiegitura zaharkituen gainean duten erantzukizunari buruzko eztabaida pizten baitu. Berri Azkarretan, Telegramek agintariekin duen lankidetza gero eta handiagoa aipatzen dugu, Felipe VI .a erregea ordezkatzen duen iruzur bat, inbertsio kriptoa sustatzeko eta OpenAIk iPhonearen diseinatzailearen enpresa erosteko IArekin gailuak garatzeko.

Sarean Zehar 397 – Sareak hobetu behar ditugu?

Sarean Zehar programaren atal honetan, apirilaren 28an Espainiari eragin zion itzalaldiari buruzko informazio berriak errepasatuko ditugu, eguzki-plakak dauden etxeetan gertatu zela komentatuko dugu eta Espainiako sare elektrikoan zer hobetu daitekeen ikusiko dugu. LaLigaren blokeoei buruzko azkenak ere komentatu ditugu, futboleko jardunaldi bakoitzean legezko milaka webguneri eragiten baitiete. Kasu honen gako mediatikoak aztertuko ditugu, gizartearen gaitzespen handia jasotzen jarraitzen baitu.

Sarean Zehar 396 – Itzalaldiaren ondoren, normaltasunera itzuli gara

Sarean Zeharen programa honetan, Borja ordez Gaizka izan dugu, egun hauetan izan ditugun jaiegunengatik. Berarekin Espainiak eta Portugalek apirilaren 28an jasan zuten itzalaldia komentatu dugu. Gure esperientzia pertsonalari buruz hitz egiten dugu, eta zer gertatu zen eta zein arrazoi egon daitezkeen azaltzen dugu. Gainera, Bruselak Appleri eta Metari merkatu digitalen Europako legea urratzeagatik isuna jartzen diela aztertuko dugu; Ameriketako Estatu Batuak erdieroaleei eta gailu elektroniko batzuei ezartzen dizkien muga-zergak komentatuko ditugu, eta Apple bezalako enpresak beren ekoizpena Indiara mugitzeko prestatzen ari direla azalduko dugu; eta Xbox kontsolen prezioaren igoera aztertuko dugu. Bukatzeko, beste berri batzuk laburtzen ditugu Berri Azkarretan.