Categoría: Sarean Zehar

Sarean Zehar

Igandeetan 22:00etatik 23:00etara – Borja Arbosa eta Iñigo Sendinorekin

2010ean sortu zen EuskaDigitaleko euskarazko magazin teknologikoa, euskal entzuleei teknologia gerturatzeko asmoz. Sarean Zehar orduak irauten duen bitartean, gaurkotasun teknologikoa komentatu eta azalduko dugu, entzule guztien eskura jartzeko. Ekitaldi teknologikoentzako lekua ere badago, gure inguruko azken joerak ezagutzeko. Horrez gain, beste gai batzuk sakonki jorratzen ditugu, hala nola bideojokoak edo segurtasun informatikoa, gure kolaboratzaileei eta Sarean Zeharreko atalei esker.

Apple PodcastsiVooxRSS

Sarean Zehar 325 – Zer egin telefono-kabinekin?

Aste honetako saioan komentatuko ditugu telekomunikazio lege proiektuaren edukia, azkenik parlamentuan aurkeztu dena. Zertarako erabili daitezke kabinen azpiegiturak? LDTari buruz jarraituko dugu hitz egiten, 4K kanal berrien maiztasunak zozkatzear daudelako. Europara ere gerturatuko gara, 13 operadore handi batu direlako Europari Netflix edo Youtube bezalako zerbitzuek sarearen kostuekin lagun dezaten eskatzeko; eta 30 enpresak Microsoft salatu dute Europar Batasunean, Teams eta OneDrive Windows 10 eta 11n integratzeagatik. Azkenik, Wikimedia Enterprisen prezioal ezagutuko ditugu.


Leer más

Sarean Zehar 321 – Teknologiaren trena martxan jartzen dugu berriro

Gure hamabigarren denboraldia heldu da, eta gure bueltan Euskaltelen telebista-zerbitzuen aldaketak, Apple eta Epic-en arteko gatazkaren lehenengo sententzia eta Facebook eta bere zerbitzuen arazoak komentatuko ditugu. Bukatzeko, TituLOL ere bueltatuko da, umore onarekin amaiera emateko.


Leer más

Sarean Zehar 318 – Ekitaldi fisikoak bueltatzear daude, gutxi gorabehera

Edizio honetan Mobile World Congress Bartzelonan berriz ospatzeko plan berriak azalduko ditugu, baita web-orriak euskeratzeko tresnen garapenak edo Europar Batasunak aurrera eraman duen COVID ziurtagiria. Bestalde, bideojokoen atala bueltatuko da, E3a gertatuko dena aurreratzeko.


Leer más