Eskua

Euskarak ingurune digitalean duen presentzia eta eragina aztertuko da urriaren 5ean Elgoibarren. Egun osoko programa prestatu du Elgoibarko Izarra elkarteak eta Euskal Herriko 16 aritu eta aditu gonbidatu ditu. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea.  Zergatik egon behar du euskarak ingurune digitalean? Badago euskara ingurune digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen dugu ingurune digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako?  

Aurtengo zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalak eta puntu.EUS fundazioak antolatu dugu elkarlanean. Laguntzaileei dagokienez, berriz, DANOBATGROUP taldearen diru-laguntza jaso du ekimenak, eta IMH ikastetxeak  antolatzaileen zerbitzura laga ditu eraikina eta bertako baliabideak. Gotzon Garate euskaltzale eta idazle zenaren oroimenez antolatzen dugun Euskara ala ezkara zikloak hamaika urte beteko ditu aurten.